Argazkia
Juan Arriola
2008  /  07  /  11-25
 
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen
  
 Curriculum
 Erakusketa / Exposición


CURRICULUM VITAE

Xemeinen (egun Markina-Xemein) jaioa naiz, 1940.an. Etzen giro izango sasoi hartan ere, baina aurrera egitea tokatu zitzaigun.

Dena den, nahi eta ezinean, nahi eta ezin moldatuz, nahi eta ezin asmatuz, igaro zitzaizkidan urte mordoa harik eta nire lanak lehenengoz publiko jarri nituen arte.

Donostiako San Telmon, 1977.an, azaroan hain zuzen, gertatu zen hori.

Gero, 1980.ko udaran, Zarautzen.

Arantzazuko ikastetxeko orma eta bazterretan lan purrustada ikusgai zegoen 70.ko hamarkadan. Horietako batzuen argazkiak “Documentos”, IX. alean agertu ziren Antton Elizegiren eskutik.

Hortik aurrera, bizitzak Madrilen kokatu ninduenez, inguru hauetan, Madrilen berton eta Leganés-en, hiru bat lehiaketara aurkeztu dut zenbait lan, erakusketarako hautatuak.

Azken erakusketa, (hogeita hamar bat lan) Fuenlabrada-ko “Tomás y Valiente” Kultur Gunean izan nuen 2006.an, otsaila-martxoan.

Hemen doazen irudiak orduko lanenak dira.

Lanean, orokorki, materiala zein den ez dit hainbeste inporta, nahiz eta zura izan gehien erabiltzen dudana. Hori bai, lehendabizi, gustatu egin behar zait eskuartean daukadana, elkar hartu behar dugu lehenengoz. Sila, altzari zaharren eta hondakinak gustuko ditut, baita txatartegi eta zabortegietako, edo nonahi botatako edozein gauza. Nahikoa dut bizinahi berri bat sumatzea beregan.

Eta orduan hasten dugu bidea, errespetuz eta soseguz. Ematen didan libertatea onartzen dut, ez besterik. Egia esateko, nahiko luze-zabal-sakona.

En Markina-Xemein no sólo se juega a pala en su bonito frontón Universidad, sino que también se juega con "herramienta", y no, no me refiero a la cesta punta de Gernika-Lumo, sino a que es probable que Juan Arriola, en sus vagabundeos de niño y adolescente, se aficionase a recoger por los caminos todo lo que le llamase la atención. Así, sin quizá saberlo se entroncó con el arte póvera italiano de los años 70.

Y en eso quizás coincidía con el navarro Gorriti, otro reciclador de elementos abandonados.

Pero en el caso de Arriola, parece que hay una estética muy personal, dado que en toda la serie de esta exposición se ven figuras muy estilizadas. Sea con escaleras destartaladas, mangos de guadaña o de hacha, u otros enseres agrícolas crea formas que nos remiten a los protagonistas de esos viejos libros de euskara, los bakarka, o a elementos de mecano pro versión agrícola.

Y es que el campo es una fuente de vida, y todo lo que de él reciclemos dará sus frutos.

Ramuntcho Robles Quevedo

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com